Astelehenean jarriko dituzte salgai Xabi Solanoren eta Kimuaren Orioko emanaldirako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abenduaren 19a

Orion urtarrilaren 2an izango da Xabi Solanok eta Kimua dantza kolektiboak sortutako musika ikuskizunaz gozatzeko aukera. 10 euroan salduko dituzte sarrerak.

(Ikastolen Elkartea)

Xabi Solano trikitilariak eta Kimua dantza kolektiboak emanaldi berezia eskainiko dute Orion urtarrilaren 2an, larunbata. Karela kiroldegian izango da musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna, 19:00etan hasita.

Karelan mugatua izango da edukiera (gehienez 220 lagun), eta sarrera beharko da. Datorren astelehenean, abenduak 21, jarriko dituzte salgai txartelak, Orioko kultur etxean. 10 euroan erosi ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide