Aurrerantzean, whatsapp aplikazioaren bidez ere eskainiko du zerbitzua Orioko udal liburutegiak. Orain arte posta elektronikoz edo telefonoz egin diren izapideak, beraz, Whatsappa baliatuta ere egin ahal izango dira hemendik aurrera; esaterako, liburuei buruzko galderak edota erreserbak.
Horretarako, ondoko telefono zenbakira idatz daiteke whatsappetik: 608 28 41 68.