Asteartean bedeinkatuko dituzte Orioko ontziek irabazitako 21 banderak

Intza Unanue Arruabarrena 2020ko abenduaren 3a

Arantxa Segurola izango da aurten egingo den ekitaldi itxiko amandrea.

Urtero bezala banderen bedeinkazioa antolatu du Orio Arraunketa Elkarteak, abenduaren 8an. Egoerak eskatzen dituen neurriak hartuta izango denez aurtengoa, ez da ohiko kalejirarik eta bazkaririk egingo. Ekitaldi bat egingo dute San Nikolas Elizan eguerdiko 13:00ean.
 
Aurten, Arantxa Segurola Luisja Amenabarren alarguna izango da amandrea. OAE elkarteak adierazi duenez, "boluntario lanetan fin aritu izan da Amenabar eta berak urtetan egindako lana eskertu nahi diogu familia osoari". Gustatuko litzaiguke keinu txiki honekin, orain arte arraunari emandako guztiari balioa ematea".
 
Aurreko denboraldian, Orioko ontzi desberdinek irabazitako 21 bandera bedeinkatuko dira asteartean eta elizan 120 laguneko aforoa izango denez, bertan sartzeko gonbidapena beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide