Ostegun arratsaldean, abenduaren 3an, Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sari banaketa izango da. Urtero bezala Euskararen egunean.
Sari banaketa kultur etxean izango da, areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Pandemia-egoeraren ondorioz, aforo mugatuarekin egingo da ekitaldia eta joan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena kultur etxera deituta. 932 134 409
Aurtengoa, musikaz inguratuta izango da, Amaia Gutierrez Danbolin Musika Eskolako biolin-irakaslea eta bere ikasle batzuk ere parte hartuko baitute ekitaldian.