Orioko Motondo berreskuratzeko pausoa

Karkara.eus 2020ko azaroaren 26a

2021eko aurrekontu-batzordean onartutako zuzenketaren arabera, 3.000.000 euro bideratuko dira Motondo berreskuratzera

Espainiako Gobernuaren 2021eko aurrekontu-batzordeak hogei zuzenketa inguru sartu ditu azken bilkuran. Tartean, Orioko Motondoko hezegunearena.

EH Bilduk aurkeztutako hiru zuzenketetako bat izan da Motondokoa, PSE-EE zein Elkarrekin Podemosen babesarekin. Batzordeak onartu duen zuzenketa honen ondorioz, 3.000.000 euroko aurrekontua bideratuko da Orioko Motondoko hezegunea berreskuratzera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide