'LGTB+ populazioaren errealitateen diagnostikoa' aurkeztuko du Orion Zaira Garciak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 10a

Gipuzkoan LGTB+ kolektiboak bizi duen errealitatea ikertu du Gehitu elkarteak, eta hilaren 29an ondorioak aurkeztuko ditu Orion Zaira Garciak. Proiektuaren zuzendaria da Garcia. Hitzaldira joan nahi dutenek eserlekua gorde behar dute aurretik.

(Gehitu elkartea)

Orioko Ahalduntze Eskolak jakinarazi duenez, Gehitu elkarteko kide Zaira Garcia Dafontek hitzaldia emango du Orion urriaren 29an, osteguna. Bizikidetza aniztasunean. LGTBI+ populazioaren errealitateen diagnostikoa Gipuzkoan ikerketa zuzendu zuen Garciak 2018an, eta azterketa horretatik erdietsitako ondorioak aurkeztuko ditu Orioko Kultur Etxeko areto nagusian.

18:30ean hasiko da saioa, eta Orioko Ahalduntze Eskolaren esanetan, bertaratzeko asmoa dutenek lekua gorde dezakete jada. Horretarako, ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera mezu bat bidaltzeko edo 623 178 553 telefono zenbakira deitzeko aukera dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide