Eman diote hasiera ikasturte ezohiko honi Getariako Iturzaeta eta Orioko Zaragueta eskoletako ikasle eta irakasleek. Maskarak soinean eta gel hidroalkoholikoa eskuetan, osasun neurriak gordeta sartu dira ikasleak eskoletara. Irudi xelebreak utzi ditu eskolako lehen egun honek.