Julen Alonsok Azpeitian eman behar zuen kontzerturako sarrerak, agortuta

Anartz Izagirre 2020ko abuztuaren 30a

Orioko musikariak eta Oinkari dantza taldeak urriaren 4an 'Sutan dantzan' ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, eta dagoeneko ez da emanaldirako sarrerarik geratzen.

Duela bi urte plazaratu zuen Julen Alonso (Orio,  1996) musikariak Sutan dantzan diskoa, eta ordutik, Euskal Herriko hainbat plazatan izen bereko emanaldia eskaini du Oinkari dantza taldearekin batera. Datorren urriaren 4an Soreasu antzokian eskainiko dute kontzertua, 19:30ean hasita, eta dagoeneko agortu dira emanaldirako sarrera guztiak.

Hona hemen Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak Burdinbidearen Euskal Museoan grabatutako Bizipoza abestiaren bideoklipa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide