Xanti Zabaleta eta Itziar Olasagasti: "Errezibimendurik ez badago ere, sumatzen dugu herritarren hauspoa"

Amaia Urbieta-Mireia Galarza 2020ko abu. 13a, 15:50

Matematikoki Euskotren ligako irabazlea da Orio. Ondarroako bandera irabazi zutenean erabakita geratu zen ligako garailea, eta, behin asteburuko aparrak jaitsita, Xanti Zabaleta taldeko entrenatzailearekin eta Itziar Olasagasti arraunlariarekin izan da Urola Kostako HITZA.

Zalantzarik gabe, gustura eta harro daude egindako lanagatik, baina benetako ospakizunik ez dute egingo behin betiko garaile atera arte; beraz, asteburuko Zarauzko estropadetan dute burua une honetan.

Denboraldi bereziaz eta gainditu behar izan dituzten erronkez aritu dira biak ala biak. Pixkanaka amaitzen ari den arraun denboraldiaz gehiago jakiteko, sartu KARKARAk traineru sasoiaren jarraipena egiteko sortutako atal berezian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide