Orion EH Bildu nagusitu zaio EAJri

Onintza Lete Arrieta 2020ko uztailaren 12a

Duela lau urte baino 217 boto gehiago eskuratu ditu gaurkoan koalizioak, eta botoen %44,09 lortuta, alderdi bozkatuena izan da. EAJ gertu gelditu da, 1.097 botorekin (botoen %42,65). Elkarrekin Podemosek eduki du galera handiena, duela lau urteko botoen erdia galduta.

Ezustekoa gertatu da Orion, orain arteko joerak hautsiz EH Bilduk lortu baititu boto gehien Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 1.134 botorekin, aurreneko indarra izan da gaurkoan koalizioa, botoen %44,09rekin. EAJk 1.097 eskuratu ditu, eta bigarren izan da, botoen %42,65 eskuratuta. Oso tarte txikia egon da bi alderdi nagusien artean. Duela lau urte ere indarrak nahikoa parekatuta egon ziren, baina ordukoan EAJ nagusitu zen 1.197 botorekin, eta 917 eskuratu zituen EH Bilduk.

Hirugarren indarrak, Elkarrekin Podemosek, jaitsiera nabarmena eduki du, 268 bototatik 115era jaitsi baita gaurkoan.

Hauek dira botoa eskuratu duten alderdi guztiak:

EH Bildu: 1.134 (+217)

EAJ: 1.097 (-100)

PSE-EE: 129 (-2)

Elkarrekin Podemos: 115 (-153)

PP+Cs: 32* (-27)*

VOX: 22

*Duela lau urteko hauteskundeetan bananduta aurkeztu ziren PP eta Ciudadanos, eta bien orduko baturarekin alderatu dira gaurko emaitzak.

Emaitza horiez gain, 11 boto baliogabe eta 18 zuri ere izan dira gaurkoan Orion.

Ezohiko bozak

Segurtasun neurri zorrotzen artean, botoa ematera joan dira gaur oriotarrak. Distantzia soziala, maskarak eta eskuak garbitzeko hidrogelak izan dira gaur hauteslekuetako protagonista, eta fin-fin errespetatu dituzte segurtasun arauak. Ikus hemen goizeko BIDEOA.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide