Arrakasta izan zuen atzo Jon Maiak eta Maddalen Arzallusek Orion eskainitako saioak

Aiora Larrañaga 2020ko uztailaren 11

Emanaldian izan ziren herritarrek segurtasun distantzia mantentzeaz gain, maskarak jantzita izan zituzten, COVID-19arengandik babesteko babes neurri gisa.

Errikotxia bertsozale elkarteak antolatuta, bertso saioa izan zen atzo Orioko zimitorio berrian. Jon Maia eta Maddalen Arzallus aritu ziren bertsotan, eta Unai Manterola izan zen gai jartzailea. Normaltasun berrian hainbat babes neurri bete behar dira publikoa biltzen den saioetan, eta emanaldian izan ziren herritarrek segurtasun distantzia mantentzeaz gain, maskarak jantzita izan zituzten, COVID-19arengandik babesteko babes neurri gisa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide