Aurten ez da Karmengo Amaren eguneko prozesiorik egingo Orion

Aiora Larrañaga 2020ko uztailaren 9a

Karmengo Amaren egunean, uztailaren 16an, meza bakarrik egingo dute San Nikolas parrokian.

Uztailaren 16an, Karmengo Amaren eguna izango da, arrantzaleen zaindariaren eguna. Orion ohitura da egun horretan meza eta prozesioa egitea, baina aurten COVID-19 dela-eta, elizkizuna bakarrik egingo dute. Orioko apaiz Unai Manterolak azaldu duenez, Orioko Udalarekin hitz egin du elizak gai aztertzeko, eta erabaki dute prozesioa ez egitea, jende pilaketak ekiditeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide