Bideoa: Orioko arraunlariak eta entrenatzaileak Arraunetxen izan dira goizean

Urtzi Oteiza-Onintza Lete Arrieta 2020ko mai. 30a, 16:32

Gaur goizean bueltatu dira alarma egoera ezarri zenetik aurrenekoz Arraunetxera arraunlari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kide gehienak. Koronabirusaren 85 proba serologiko egin dituzte, eta hitz batzuk hartu dizkie HITZAk Xanti Zabaleta, Itxaso Azkonobieta, Jon Salsamendi eta Jon Iriondori.

Egun garrantzitsua da gaurkoa OAE Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari eta zuzendaritzako kideentzat. Batetik, zirt edo zart, gaur erabakita gelditu daiteke Eukostren eta Eusko Label ligak jokatuko diren ala ez, eta horren inguruko bilera goizean hasi dute hamabi klubek, tartean oriotarrak (oraingoz ez dago horren inguruko berririk).

Bestetik, goizean Arraunetxean elkartu dira arraunlari emakumezkoak eta gizonezkoak (lehen taldea eta bigarrena) aurreneko aldiz COVID-19 birusagatik alarma egoera ezarri zenetik. Koronabirusaren proba serologikoak egin dituzte arraunlariek ez ezik, baita zuzendaritzako kideek ere. 85 guztira. Ondoren, gizonezkoek banakako lan saioa egin dute ergometroan eta beste hainbat materialekin, kirol instalazioen kanpoaldean. Izan ere, oraindik ezin dute ez barrura sartu, ez uretara atera arraun egitera. Irrika horrexekin aurkitu ditu HITZAk han bildutako kirolari eta entrenatzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide