Erraustegiaren aurkako giza katea egin zuten atzo Orion

Aiora Larrañaga 2020ko maiatzaren 18a

Atzo iluntzean, erraustegiaren aurkako giza katea osatu zuten oriotarrek zubian eta moila inguruan. Antolatzaileek azaldu dutenez, erraustegia oraindik inauguratu ez badute ere, "ehundaka arrain hilda" erraustegi inguruan. Horren aurrean, herritarren osasunaren eta ingurumenaren alde mobilizatu ziren herritarrak, konfinamenduko babes neurriak errespetatuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide