Guardia Zibilak pertsona bat salatu du Orioko itsasaldean itsaskiak harrapatzeagatik

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 12a

20 kilo lanperna eta nekorak atzeman ditu Guardia Zibilak, itsaskiak harrapatzeko legezko dokumenturik ez zuen arrantzalearen ontzian.

Guardia Zibilak pertsona bat salatu du, Orioko itsasaldean itsaskiak ere ilegalean harrapatzen jarduteagatik. Europa Press agentziak jakitera eman duenez, ontziaren jabeak 20 kilo lanperna eta bizirik zeuden nekorak zeuzkan txalupan ezkutatuta, arrantzarako tresnen artean.

Guardia Zibila konfinamenduaren arinaldiko ikuskaritza lanetan zebilen itsasoan, baporeen eta arrantza ontzi txikien joan-etorriak kontrolatzen, Orioko itsasertzetik gertu ontzi bat arrantzan ikusi zuenean. Hara hurbildutakoan, itsaskia harrapatzen zebilen pertsonari dokumentazioa eskatu zioten, eta argitaratutako informazioaren arabera, ez zeukan jarduera horretarako titulurik. Esku hartzearen ondoren, agenteek nekorak itsasora botatzera behartu zuten arrantzalea, eta Gurutze Gorriaren esku laga zituzten lanpernak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide