Astelehenean hasiko dute antxoaren kostera

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 17a

Berdelaren kupoa egun gutxian bete eta hilabetez etxean egon ostean, Orioko eta Getariako arrantzaleek astelehenean hasiko dute aurtengo antxoaren kanpaina.

Jon Mujika Orioko Kofradiako presidentearen iritziz, beraientzat "ona" litzateke iazko kosterako zenbakiak errepikatzea; antxoa ondo harrapatu zuten kantitatez eta tamainaz, eta kiloa 1,35 eurotan saldu zuten bataz beste. Presidentearen esanetan, aurten ohi baino ziurgabetasun handiagoarekin ekingo diote kanpainari, koronabirusak industrian —beraien kasuan kontserben sektorean, zehatzago— eta kontsumitzaileengan izan dezakeen eraginagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide