#NiEtxeanGeratzenNaiz. Leku askotan irakurri ahal izan da esaldi hau, mundu mailan zabaldu diren #IStayHome edota #YoMeQuedoEnCasa esaldien antzera. Etxean geratzea bai, baina itxialdiak iraun bitartean norbere gorputza zaintzea ere komeni dela nabarmentzen ari dira adituak azken asteotan. Hori dela eta, Urolako Komunikazio Taldeak egitasmo berri bat jarri du martxan. #NiEtxeanGeratzenNaiz leloari beste lelo osagarri bat jarri dio: #NiEtxeanZaintzenNaiz.
Egitasmo honen barruan herritarren ongizatearekin zerikusia duten ikus-entzunezko piezak eskaintzen joango da. Kirola, elikadura edota osasuna izango dira bideo horien ardatz eta abiapuntua, eta eskualdeko aditu desberdinen eskutik jaso ahal dira gorputza zaintzeko gomendio eta proposamen horiek guztiak. Gaur, zehazki, Azpeitiko Bizi fisioterapia zentroko Miren Aranburu eta, Zuhegan zentroko Ainara Manterola eta Jon Manuel entrenatzaile oriotarrak dira egitasmo honetan parte hartu duten profesionaletako hiru. Hurrengo bi bideotan zabaldu ditu beren aholkuak.
- Ainara Manterola eta Jon Manuel:
- Miren Aranburu: