XIX. Nazioarteko Estropadak bertan behera geratu dira

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 19a

Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Orio AEk bertan behera laga ditu apirilaren 25erako antolatutako estropadak.

Elkartetik adierazi dutenez, aulki mugikorreko hitzorduak garrantzia berezia du, eta saiatuko dira urtean zehar beste data batean egiten. Horretarako, arraun liga desberdinen egutegiak izango dituzte kontutan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide