Herriz herriko kanporaketetan sailkatutako 118 muslari bikoteak Segurako Baratze pilotalekuan elkartu ziren atzo, 15:00etan. Karta jokoa ordu erdi geroago hasi zen, 4 erregetara, 6 hamarrekora eta 3 ustelera. Lehenengo hiru kanporaketak pilotalekuan egin ostean, bukaerako fasera iristea lortu zuten 16 bikoteek Elorri elkartean jokatu zituzten azken partidak. Finalean, Ibai Esoain eta Jon Ubegun izan ziren garaile, eta garaipenari esker Euskal Herriko final handirako sailkatu dira. Gipuzkoako finala irabazi ez badute ere, Euskal Herriko finalera sailkatzea lortu dute beste bi oriotarrek ere: Jon Lertxundik eta Koldo Zinkunegik, hain zuzen.