Orion muntatu dute Euskal Herriko lehen bapore elektrikoaren motorra

Iñigo Gaiton 2020ko otsailaren 19a

Euskal Herrian diseinatu, garatu eta sortu den lehen bapore elektrikoak prest du motor berria. Ortze itsasontziak CO2-rik aireratu gabe nabigatuko du hemendik aurrera, azken asteetan Orioko Arostegi tailerrean muntatu dioten sistema mekaniko berritzaileari esker. Atzo eman zizkieten azalpenak kazetariei Orioko moilan bertan.

Ortze-Cv deitu dioten proiektua 2017an jarri zuten martxan, eta Ingeteam etxeak garatu du. Portuetara sartu-irtenak egitean, edo babestutako zonaldeetan ibiltzean, itsasontziek kutsadurarik sortu gabe nabigatu ahal izateko xedearekin sortu dute motor elektrikoa. 

Aurreikuspenen arabera, udaberri honetan egingo dituzte itsasoan lehen probak, eta horien ondoren, ontzia prest egotea espero dute sustatzaileek. Ortze nazioartean erreferente bihurtzeko helburuarekin aritu dira lanean.

Euskadi Irratiak proiektuaren arduradunei egindako elkarrizketa entzuteko, egin klik hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide