Ortzaika auzotik ibai ondora jaisteko eskaileretan baranda jarri du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 7a

Erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko asmoz, 35 metroko baranda instalatu dute eskaileretan.

Ortzaika auzotik errio ondoko pasealekura jaisten diren eskaileren segurtasuna hobetzeko, 35 metro luzeko baranda jarri du udalak eskaileren luzera osoan. Baranda jartzeko lanak Muguruza errementariak egin ditu eta, guztira, 6.994 euroko kostua izan du instalakuntzak (BEZarekin).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide