Irudietan: Santa eskean atera ziren atzo Orioko haur eta gazteak

Karkara.eus 2020ko otsailaren 5a

Zaraguetako ikasleak goizean herrian barrena kalejiran ateratzekoak ziren, baina eguraldia lagun izan ez zutenez, eskolan geratzea erabaki zuten. Ikastetxeko frontoian abestu zituzten Santa Ageda bezperako koplak. Orioko Herri Ikastolako kideek, berriz, arratsaldean girotu zituzten herriko kaleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide