Arraun mugikorreko Distantzia Luzeko 9. Gipuzkoako Txapelketa jokatu da gaur goizean Oriako uretan. Infantil, kadete, jubenil eta absolutu mailako ontziak izan dira lehian, guztira, 88. Horietatik 22 izan dira oriotarrenak, eta fin aritu dira etxekoak. Bederatzi domina eskuratu dituzte: bost urre, zilar bat eta hiru brontze. Berdin-berdinakek ere jarri du bere aletxoa gaurko lehian, lau ontzi aritu baitira arraunean kirol inklusiboaren elkartetik.
Zarauztarrak ere izan dira txapelketan. Hain zuzen ere, hiru ontzi Zarautz Arraun Elkarteko hiru ontzik hartu dute parte: jubenil mailako gizonezkoen zortzikoak, laukoak eta bikoak.
Argazki bilduma ikusteko, jo Karkara.eus atarira.
Emaitza guztiak ikusteko, jo Gipuzkoako Arraun Federazioaren webgunera.