Dardo txapelketa jokatuko dute bihar Orion

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 11

Bakarkako txapelketa eta bikote itsuen txapelketa jokatuko dituzte. Egun osoko jardunaldia izango da, eta tartean elkarrekin bazkalduko dute. Balea jatetxean da hitzordua.

Lurraldeko dardozaleak Orion bilduko dira bihar, igandea, Connection Dartsek Balea jatetxean antolatutako topaketan. Egun osoko jardunaldia izango da, eta horren barruan bi dardo txapelketa antolatu dituzte: goizean bakarkako txapelketa jokatuko dute, eta arratsaldean bikote itsuen arteko dardo txapelketa. Horrez gain, dardozaleen bazkaria ere egingo dute, jokalariek elkar ezagutu eta harremanak estutzeko.

EGITARAUA

-09:30ean, bakarkako dardo txapelketako izen-ematea irekiko dute.
-10:00etan, bakarkako dardo txapelketa hasiko da.
-14:00etan, dardozaleen bazkaria egingo dute.
-17:00etan, bikote itsuen txapelketako izen-ematea irekiko dute.
-17:30ean, bikote itsuen dardo txapelketa*.

*Bikote itsuen txapelketan parte hartzen duten jokalariek zozketa batean parte hartzeko zenbakia lortu dute. Hala, martxoaren 13tik 15era Portugalen jokatuko den Casino Nazioarteko Dardo Liga jokatzeko bi lagunentzat txartela eta bidaia eskuratuko ditu saridunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide