Iritsi dira Errege Magoak Orioko kaleetara ere

Intza Unanue Arruabarrena 2020ko urtarrilaren 5a

Gaur goizean Erregeen Karteroak gutunak jaso ondoren, iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar ere Oriora. Arratsaldeko 18:30ean heldu dira herrira zimitorio azpira eta  kaleetan zehar ibili dira. Bikamiota pareraino joan dira Errege Magoa  danbor eta pandero erritmoan kabalkadarekin batera. Bidean, haurrak agurtu eta gozokiak banatu dituzte. Jarraian, Jesus haurtxoa agurtu dute Karela Kiroldegian eta urtero bezala kantuz hasi dute gaua. Ikusi argazki guztiak, karkara.eus atarian.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide