Haurren eskutitzak jasotzen dabil Bizarzuri, Orioko kaleetan barrena

Intza Unanue Arruabarrena 2020ko urtarrilaren 5a

Danbor hotsez eta "Erregeen karteroa" lelopean, goizeko 11:00ak aldera iritsi da Bizar Zuri Oriora, Anibarko Portura. Bertako haurren eskutitzak jaso eta herrira gerturatu da. Herriko txikienak ilara luzeak ari dira egiten gutunak Errege Magoen karteroari emateko. Bizarzuri, gutunaren ordainetan goxokiak ari da banatzen haurrei.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide