Kamel Zianik eta Ainhoa Usandizagak irabazi dute San Silbestre lasterketa Orion

Intza Unanue Arruabarrena 2019ko abenduaren 31

Giro ederra izan da gaur eguerdian Orioko San Silbestre lasterketan. Helduen lasterketaren aurretik haurren proba izan da, eta ume mordoak parte hartu du lasterketan. Bukaeran dominak banatu dizkiete proban parte hartu duten haur guztiei. Helduetan, Kamel Ziani izan da lehena helmugaratzen gizonezkoetan, eta Ainhoa Usandizagak irabazi du emakumezkoetan. Ikusi hemen lasterketako argazki galeria.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide