Mari Domingi eta Olentzero bisitan izan dira herrian. Etorrera aurretik, txokolate jana egin dute Arkupekoen eskutik. Ttuntturroek ere kaleak girotu dituzte eta sorginak, aldiz, haurren eskutitzak jasotzen aritu dira Pietatearen biran, zimitorio azpian. Mari Domingi eta Olentzero bertara inguratu aurretik, Mari eta sorginak, herritarrak agurtzen ibili dira. Basanderea, Basajauna eta artzainak ere menditik jaitsi dira egun berezi hau oriotarrekin partekatzeko eta denek batera herriko kaleetan desfilea egin dute abereekin batera.