Orion ustez suzko armekin ezkutatuta dago pertsona bat bere etxean

Onintza Lete Arrieta 2019ko abenduaren 14a

Ertzaintzak hiru kale itxita dauzka eta bere negoziatzailea pertsona horrekin harremanetan dago. Antza, arazo psikologikoak ditu pertsona horrek.

Eusko Gudari kalea da itxitako bat

Orion gaur eguerdian Ertzaintzak herriko hiru kale itxi ditu: Balearen, Eusko Gudari eta Arrantzale, zehazki esateko.

Ertzaintzak hedabide honi azaldu dionez, arazo psikologikoak dituen pertsona bat bere etxean sartu da (Baleare kalean), eta arriskutsua izan daiteke. Izan ere, suzko armak eduki ditzake. Bakarrik omen dago pertsona hori, eta Ertzaintzaren negoziatzailea berarekin omen dago, etxetik ateratzea lortu nahian.

Bitartean, herritarrei eskatu diete ez ateratzeko ez kalera, ez leihoetara, itxitako kale horietan.

Zerbait gehiago jakin ahala berrituko dugu informazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide