Agortu dira Benito Lertxundik Orion eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Karkara.eus 2019ko abenduaren 14a

Abenduaren 28an izango da emanaldia gaueko 22:00etan, Orioko Karela Kiroldegian.

Benito Lertxundi musikari oriotarrak abenduaren 28an eskainiko du kontzertua sorterrian, Orion, Karela Kiroldegian.

Azaroaren 16rako zuten aurreikusita emanaldia, baina kantariaren osasun arazo bat zela medio, atzeratu beharra izan zuten. Hala eta guztiz ere, ikus-entzuleek data berrian izango den emanaldira joatea erabaki dute. Lertxundik sare sozialetan jakinarazi duenez, sarrerak agortuta daude, jada.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide