Aurten ere Ikatza Fest egingo dute Orioko Etxeluzen, hilaren 25ean

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 12a

(Aiora Larrañaga)

Ate joka dira Gabonak eta ospakizun jarduerak, eta Orioko Etxeluzen ere urteroko hitzordua izango da abenduaren 25ean: Ikatza Fest. 18:30etik aurrera, hiru kontzertu eskainiko dituzte gaztetxeko oholtzatik.

Hain zuzen, hiru musika talde ariko dira aurten, inguruko herrietakoak guztiak: Usurbilgo Dizerdit taldea, Zarauzko Hägendäs taldea, eta Zarauzko zein Oreretako Peedöh taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide