Irudietan: Gazteek hartu dute festaren lekukoa, Orioko sanikolasetan

Aiora Larrañaga 2019ko abenduaren 7a

Sanikolas bigarrenean, gaztetxoak izan dira protagonista, arratsalde partean. Patata tortilla lehiaketan esaterako, giro ederra izan da, eta herriko gazteek sukaldaritzarako dohainak dituztela, eta taldean lana bikain egiten dutela erakutsi dute.

Gaztetxoek ez ezik,  guraso askok ere gozatu ederra hartu dute Burrunba elektrotxarangaren doinuekin, garai zaharrak gogoratuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide