Gaur arratsaldean emango diete hasiera San Nikolas jaiei Orion, eta aurtengoan Orioko Mintzalagun taldeak botako du txupina, Kultur Etxeko balkoitik. Izan ere, hamar urte bete ditu Orioko euskaltegiko mintzalagun taldeak, eta «merezi duen» omenaldia eskaini nahi diote Orioko Udalak eta festa batzordeak taldeari. «Euskararen eta herritarrak euskalduntzearen alde egiten duten lana aitortu nahi dugu», nabarmendu zuen festen aurkezpenean Orioko Udaleko Kultura, Gazteria eta Festa zinegotzi Xabier Ibargurenek.
Eukene Caballero da Mintzalagun proiektuaren dinamizatzailea Orion eta Urola Kosta bailaran, eta «oso gustura» dago Orion egingo dieten omenaldiarekin. «Egitasmoak hamar urte bete ditu, eta mintzalagunei aitortza egiteko garaia badela uste dut. Astero-astero biltzen dira euskaraz hitz egiteko. Urtez urte proiektua egonkortuz joan da, eta garrantzitsua da euskararen normalizazioaren alde bidelariek eta bidelagunek egiten duten ahalegina aintzat hartzea».
Caballeroren esanetan, euskaltegian euskara ikasten ari diren askok ez dute hizkuntza praktikatzeko aukerarik izaten. «Izan ere, lotsagatik, beren buruan konfiantzarik ez dutelako edo inguru erdaldun batean bizi direlako, ez dute euskaraz hitz egiten kalean. Horregatik, Mintzalagun egitasmoa oso garrantzitsua da, euskara ikasteko ahalegina egiten ari diren pertsonei laguntzeko eta gizartea euskalduntzeko balio baitu».
Aldaketak
Azken hilabeteetan, plazako obrek hainbat aldaketa sortu dute herrian, eta jaietan ere eragingo du horrek. Batetik, sanikolasei hasiera emateko ekitaldia Kultur Etxean egingo dute gaur, 19:00etan hasita. Aurretik erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira herrian barrena kalejiran, eta aurten, festetako lehen egunean, ibilbide berria estreinatuko dute horiek: Kultur Etxetik aterako da konpartsa, eta Eusko Gudari kalea igarotzean, Kale Nagusira joango dira, handik Goiko Kalerako bidea hartzeko; Piliku plazatik Iturbide kalera iritsiko dira, eta berriz ere, Frontoiko aldapatik Eusko Gudari kalera helduko dira; ondoren, Arrantzale kalea zeharkatu eta Kultur Etxera itzuliko dira, festei hasiera emateko ekitaldira.
Bestetik, festa gunea ikastolaren aurreko zabalgunean egongo da, eta horretarako, karpa erraldoi bat atondu dute; bertan egingo dituzte kontzertuak, kultur emanaldiak, tailerrak nahiz jolasak, eta txosna eremua ere han izango da.
Ibargurenek azaldu duenez, aurtengo sanikolasetan ez da barrakarik izango. «Jai batzordean parte hartu duten eragileekin hausnarketak eta ferianteekin bilerak egin ditugu, alternatiba ezberdinak eta proposamenak teknikoki aztertu ditugu, baina ez dugu irtenbide bideragarririk aurkitu. Horregatik, aurtengo jaietan, behintzat, ez da barrakarik egongo. Dena dela, horrek ez du esan nahi datozen urteetan egongo ez direnik»
EGITARAUA
Gaur, abenduak 5, San Nikolas bezpera
18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin eta txistulariekin batera kalejiran herrian barrena.
19:00. Festen hasierako txupinazoa Orioko Kultur Etxetik. Harribil dantza taldeak, Danbolin musika eskolak eta Salatxo abesbatzak parte hartuko dute.
19:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin eta txistulariekin ikastola aurreko plazara joango dira.
20:00. Alaiki erromeria taldea.
23:00. Alaiki erromeria taldea.
Ondoren, M&xko, Tobal, A roots, Illarra eta Mixtojack DJak.
Bihar, abenduak 6, San Nikolas eguna
10:30. Kamel Ziani Krosa. Benjamin, alebin eta infantilentzako krosa, Mendibeltz ondoko parkean.
11:00. Meza, Salatxok kantatua. 12:00. Salatxo abesbatza Pietatean.
12:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin eta txistulariekin batera kalejiran ibiliko dira.
12:30. Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta.
13:00. Hemenbaen batukada taldea.
14:30. Herri bazkaria: babarrun jana festagunean.
17:00. Pilota partidak:
- Infantilak binaka: San Sebastian-Murua eta Zabala-Solaberrieta (Orio).
- Infantilak binaka: Etxeberria-Sukia eta Esnal-Gonzalez (Getaria).
- Gizonezko nagusiak binaka: Lertxundi-Aranalde (Orio) eta Orbegozo (Aia)-Oliden (Orio).
- Erremonteko 1. mailako profesionalak: Ansa II-a-Ion eta Juanenea-Barrenetxea IV-a.
17:00. Nortasun agiri arrotzen jaurtiketa, txosna batzordeak antolatuta, festa gunean.
17:30. Haur, gazte, familia eta kuadrillentzat herri kirolak, kulturgunean, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.
19:30. Bide Batez erromeria taldea.
22:30. Bertso saioa Karelan. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Jone Uria eta Imanol Lizarazu Habana. Gai jartzailea: Unai Manterola.
00:00. Bide Batez erromeria taldea.
02:30. Moonshine Wagon taldearen kontzertua.
Abenduak 7, larunbata, umeen eguna
09:30. 3x3 saskibaloi txapelketa Karelan, LH3tik DBH4rako gazteen artean, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
10:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
11:00. Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Aurten jaiotako oriotarrei
ongietorria egingo diete Kultur Etxean.
11:30. 3-12 urte bitarteko gazteentzako tailerrak eta jokoak festagunean.
12:00. Strapalucio txaranga kalez kale.
16:30. 3-12 urte bitarteko gazteentzako tailerrak eta jokoak festagunean.
17:00. Bikotekako dardo txapelketa irekia Bikamiotan.
17:15. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin kalejiran ibiliko dira.
18:00. Skate txapelketa 12 urtetik gorakoentzat ikastolako ikasleek antolatuta, festagunean.
18:15.Burrunba elektrotxarangarekin poteoa.
19:00. Patata tortilla lehiaketa 12-20 urte arteko gazteentzat, ikastolako ikasleek antolatuta, festagunean.
21:00. Puntu Morea egongo da festagunean Emagin elkarteak antolatuta, 00:00ak arte.
22:00. Intzak Hik taldearen kontzertua, festagunean.
00:00. Guda dantza.
Abenduak 8, igandea, San Nikolas hirugarrena
10:30. Herriko txarangarekin kalejira.
11:00. Meza.
12:00. Banderen bedeinkapena.
11:30. Tailer eta jolasak gazteentzat Zingira elkartearen eskutik.
12:30. Benta Zaharreko Mutiko Alaiekin kantu poteoa.
12:30. Gaztetxoen dardo txapelketa, Bikamiotan.
14:30. Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako herri bazkaria,
Arraunetxen.
15:00. Bazkalostean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak, Arraunetxen.
16:00. Bakarkako dardo txapelketa herrikoia.
16:00. Tutti magia ikuskizuna, Hodei magoaren eskutik, festagunean.
18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin eta trikitilariekin batea kalejiran ibiliko dira.
19:30. Puro Relajo mariatxien saioa.