Zazpi autok elkarren aurka talka egin dute atzetik Bilborako noranzkoan, Orio pareko AP8 autobidean. 08:00ak aldera gertatu da istripua, eta ertzaintzaren arabera, momentuz, ez dago zauriturik. Une honetan hiru kilometro inguruko ilarak daude autobidearen puntu horretan, oraindik ez dutelako autorik erretiratu.