Eskualdeko auzo eta txoko ugaritara iritsiko dira San Martin festak asteburuan: Aiako Urdaneta auzora, Azkoitiko San Martin auzora, Azpeitiko Bustinzuriko Errebalera, Azpeitiko eta Zestoako Lasaora, Getariako Askizura eta Orioko Ortzaikara, hain zuzen ere.
Astelehean izango da San Martin eguna, baina auzorik gehienetan, herritarrak gaurtik hasiko dira ospatzen festak, eta askotariko ekintzek girotuko dituzte txokoak.
HERRIZ HERRI JAIAK
Urdaneta (Aia)
- Bihar, larunbata.
16:00. Ume jolasak, auzoko gazteek antolatuta.
Ondoren, txokolatea eta bizkotxoak, ume eta helduentzat.
21:00. Bertso afaria, Indamendi elkartean, Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin eta Olarte eta Lutxurdio trikitilariekin. Gai jartzailea: Danel Olano.
Afalostean, bertso saioa Indamendi elkartean.
Gero, Olarte eta Lutxurdiorekin kalejira.
Gauean, Ximor taberna zabalik izango da parrandan jarraitu nahi dutenentzat.
- Etzi, igandea. Jubilatuen eguna.
11:30. Meza nagusia.
12:00. Eskuz binakako pilota partida: Eñaut Esnaola-Josu Mujika/ Julen Chiapuso-Iban Jauregi.
13:00. Herri kirolak. Izeta eskolako gazteak harri jasotzen, Laja II.a eta Narbaiza trikitilariek girotuta.
Bazkalondoren, bertso eta trikiti saioa.
18:00. Kalejira tabernaz taberna, bertsolari eta trikitilariekin.
Jarraian, erromeria Ximor tabernan, 22:30 aldera arte.
- Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.
11:00. Meza nagusia.
Ondoren, auzotarren patata tortilla lehiaketa.
12:00. Auzotarren herri kirol saioa: trontza, txinga, lokotx bilketa, zaku karrerak. Lutxurdio eta Ostolaza trikitilariekin.
Arratsaldean, kalejira auzoan.
22:30. Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariak Ximor tabernan.
- Azaroak 15, ostirala.
22:30. Mus txapelketa, Indamendi elkartean.
Ondoren, oilasko biltzea, trikitilariekin eta bertsolariekin.
- Azaroak 16, larunbata. Oilasko biltze eguna.
06:00. Dianarekin batera, oilasko biltzea, Danel Olano eta Mantxi bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
Eguerdian, bazkaria, Indamendi elkartean.
Bazkalostean, kalejira, tabernaz taberna.
21:00. Auzotarren afaria goizean bildutako oilaskoekin, Indamendi elkartean.
Ondoren, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
Gauean, Ximor taberna zabalik izango da parrandan jarraitu nahi dutenentzat.
- Azaroak 17, igandea.
11:30. Meza nagusia.
12:00. Eskuz binakako pilota partiden finala.
Ondoren, herri kirol saioa. Izeta eskolakoak harria jasotzen arituko dira, eta Xabier Orbegozo Arria V.a eta Ugaitz Mugertza aizkoran. Elizagoien ahizpek girotuko dute saioa.
17:00. Euskadiko harri jasotzaile kintopekoen txapelketa: Jon Gisasola, Iraitz Arruti eta Ureta. Pentatloi txapelketa, Jagoba Otaegi eta Arria VI.aren eskutik. Elizagoien ahizpek girotuko dute saioa.
Jarraian, erromeria Ximor tabernan.
23:00. Erromeria.
23:30. Patata dantza lehiaketa.
Ondoren, festei bukaera emateko, traka zaratatsua.Askizu (Getaria)
- Gaur, ostirala.
21:30. Mus txapelketa.
- Bihar, larunbata.
16:30. Umeentzako jolasak, eta ondoren, txokolatada.
21:00. Auzo afaria. Izen-ematea 943-14 02 67 telefonoan. Segidan, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
- Etzi, igandea.
11:00. Meza.
Ondoren, herri kirol jaialdia: Zelai II.a eta Karmele Gisasola Zelai III.a harria jasotzen; Tubi Iparraldeko jokuak egiten.
Gero, Lopene ganadutegiko zezen txikiak eta poniak haurrentzat. Aldi berean, Jone Uria eta Irati Aranguren trikitilarien saioa.
- Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.
11:00. Meza nagusia.
Ondoren, txakolin dastaketa.
Gauean, erromeria Laja eta Narbaizarekin.Ortzaika (Orio)
- Gaur, ostirala.
21:00. Mutil Ardoko afaria beteranoekin.
00:00. Bide Batez taldearen kontzertua.
- Bihar, larunbata.
05:00. Baratxuri zopa Oliden tabernan.
06:00. Oilasko biltzea.
21:00. Erromeri afaria, karpan. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu, Maddalen Arzallus. Trikitilariak: Ansorregi eta Larrañaga.
- Etzi, igandea.
12:00. Herri kirolak, batzordeko kideen arteko erronka. Tartean Arrillatarrak aizkoran.
18:00. Erromeria Izer eta Alabier trikitilarien eskutik.
- Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.
10:00. Meza.
11:30. Hamaiketakoa Markel Eizagirre eta Julen Zulaika bertsolariekin.
- Azaroak 15, ostirala.
22:30. Mus txapelketa.
Izen-ematea, 22:00etan.
23:30. DJ Aros.
- Azaroak 16, larunbata.
17:00. Pailazo martxosoak eta DBH1eko nesken dantzaldia.
23:00. Kupela taldearen kontzertua.
- Azaroak 17, igandea.
12:00. Pentatloi desafioa taldeka.
14:00. Bailarako bazkaria Jagoba eta Maddalenekin.
- Azaroak 23, ostirala.
Iluntzean, oilasko biltzeko afaria trikitilariekin.
Lasao (Azpeitia-Zestoa)
- Gaur, ostirala.
20:00. Txupinazoa.
20:30. Bertso afaria Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariekin.
Ondoren, Hitzeder eta Txibilter trikitilariekin saioa.
- Bihar, larunbata.
13:00. Umeen txupinazoa eta argazki erraldoia.
Ondoren, auzoko umeentzat bazkaria eta jolasak.
16:30. Frontoian haurrentzako puzgarriak.
17:00. Txokolatada.
- Etzi, igandea.
11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
11:30. Lasaoko erraldoien eta buruhandien kalejira.
11:30. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka.
14:30. Bazkari herrikoia.
- Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.
11:00. Meza. Zestoako Parrokiako abesbatza izango da bertan.
11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.Bustinzuriko Errebala (Azpeitia)
- Gaur, ostirala.
22:oo. Mus Txapelketa, Pikuan.
- Bihar, larunbata.
13:oo. Zezen txikiak eta poniak.
16:3o. Sokamuturra.
19:oo. Triki-poteoa.
21:oo. Afaria Txokoa jatetxean.
23:oo. DJ Josu Rodriguez, Pikuan.San Martin (Azkoitia)
- Bihar, larunbata.
11:00. San Martingo VI. Mendi lasterketa (zortzi kilometro), San Martin Mikologi elkartearen ondotik. 10:00etatik aurrera eman beharko da izena elkartean, sei eurotan.
Ondoren, Hamaiketakoa, San Martin Mikologi elkartean.
- Etzi, igandea.
12:00. Bisita gidatua egingo dute San Martingo ondaregunean, Juan Bautista Mendizabal gidari dela.
- Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.
Egun osoan, kanpai festa ermitan.
Egunean zehar, San Martingo ondaregunea zabalduko dute.
11:00. San Martin ermitan meza.