Gorka Eizmendik bigarren postua lortu nahi du CERT Rally txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 8a

Azaroaren 14tik 15era bitartean izango da Espainiako lur gaineko Rally Txapelketako bigarren postua irabazteko lehia, eta bertan izango da Gorka Eizmendi oriotarra.

Gorka Eizmendi pilotu oriotarrak lur gaineko Epainiako Rally Txapelketa (CERT) jokatuko du Diego Sanjuanekin batera, azaroaren 14tik 15era, Madrilen.
Azken jardunaldian garaipena lortzeko faboritoen artean bazeuden ere, ez zuen esperotako emaitza lortu oriotarrak. Lanzaroten (Espainia) urriaren 5ean eta 6an jokatu zen frogan, akats mekaniko bat izan zuen autoak lehen zatiko azken txanpan, eta proba utzi beharra izan zuen AVIA Rally taldeak.

Bigarren postuaren bila

Ezusteko jardunaldiaren ondoren, hirugarren postuan daude Eizmendi eta San Juan sailkapen orokorrean, 134 punturekin, bigarren postuan dagoen Javier Pardorengandik lau puntura. Gogor borrokatuko du oriotarrak bigarren postua lortzeko

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide