Gorroto delituen inguruko dokumentala eskainiko dute asteazkenean Salatxo Aretoan

Karkara.eus 2019ko azaroaren 5a

Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra dokumentala eskainiko du Orioko Xaltxerak asteazkenean, 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 6an, asteazkenarekin, Sexu-orioentazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra dokumentalaren emanaldia eskainiko dute 19:00etan, Orioko Salatxo aretoan.

Gipuzkoako Foru aldundiak babesten duen OSGI gorroto delituei begirada orokorra proiektuaren baitan, Aldarte-k eta Lgtbi arreta eta dokumentazio zentroak, Orioko Xaltxerak-ekin batera antolatu dute saioa. Ekintza honen helburua OSGI gorroto-delituen errealitatearen inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatzea da. Horrela, ikuspuntu orokor batetik, sexu eta genero aniztasunaren ondorioak aztertu eta kontzientzia garatzeko.

Dokumentalaren ondoren, eztabaidarako tartea egongo da eta mokadutxoa jateko aukera.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=qyTg4U5kAgw&feature=youtu.behttp://[/embed]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide