Aurrera doaz udazkeneko ipuin kontaketa saioak Orion. Gaur, astelehena, Miriam Mendozaren txanda izango da. 18:00etatik aurrera ariko da, Orioko kultur etxeko areto nagusian. Antolatzaileek azaldu dutenez, 3-6 urte bitarteko haurrei zein haien gurasoei zuzendutako saioa izango da.
Azaroaren 19an, aldiz, Ines Bengoak kontatuko ditu ipuinak kultur etxean. Horrekin amaituko dituzte aurtengo saioak.