Pertsona bat zauritu da auto istripu batean Orion

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 1a

AP8 autobidean jazo da istripua, Bilborako norantzan. Gutxienez pertsona bat zauritu da, eta Donostiako ospitalera eraman dute dagoeneko, artatua izan dadin. Bilborako erreia itxita dago une honetan.

Artxiboko irudia. (Trafiko Zuzendaritza).

Gaur, azaroak 1, auto istripua izan da Orion, AP8 autobidean. 09:50ean gertatu da ezbeharra, Bilborako norantzan; auto bat bidetik irten da, oraindik jakinarazi ez dituzten arrazoiak medio. Hala, Ertzaintzak Karkara-ri azaldu dionez, gutxienez pertsona bat zauritu da. Donostiako ospitalera eraman dute dagoeneko, bertan artatu dezaten.

Autoa errepidean dago oraindik. Beraz, garabia istripua jazo den lekura bertaratu eta ibilgailua eraman arte, itxita egongo da Bilborako erreia. Auto ilarak sortu dira jada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide