Orioko plazako kioskoa desmuntatuko dute datorren astean

Urola Kostako Hitza 2019ko urr. 31a, 13:15

Orioko plaza zabaltzeko eta oinezkoentzako bihurtzeko obren barruan, plazako kioskoa desmuntatzen hasiko dira datorren astean. Behin plazako lanak aurreratu eta gero jarriko dute berriro kioskoa, eta orain desmuntatuko duten kioskoa osatzen duten piezak erabiltzen saiatuko dira; hala nola, zutabeak, arkuak, eta abar. Ezingo dituzte pieza guztiak berrerabili, ordea.

Kiosko berrituari, hala ere, ez diote oraingoaren itxura emango, baizik eta lehengo kiosko zaharrarena (ikusi argazki zaharrean). Garai batean planta errektangularra zuen eta, berritu zenean, forma oktogonala eman zioten. Orain atzera egingo du Orioko Udalak, eta kioskoak forma errektangularra izango du berriro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide