Urperatutako itsasontzi batek erregaia galdu du Orion

Urola Kostako Hitza 2019ko urr. 31a, 11:01

(Euskadiko suhiltzaileak)

Astearte arratsaldean, suhiltzaileak Orioko portuan izan ziren, urperatu zen itsasontzi baten erregai-ihesa kontrolatzen. Antza denez, egoraz jabetuta, herritar batek udaltzainei jakinarazi zien erregaia zerion ontzia zegoela Orioko portuan, hondoratuta.

Udaltzaingoak larrialdi zerbitzura hots egin zuen, eta protokoloa jarraituz, suhiltzaileak 18:30ak inguruan portu eremura iritsi ziren. Bi orduz aritu ziren lanean, eta erregai-ihesa kontrolatzea lortu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide