Datozen San Nikolas Jaiak ez dira Orioko plazan ospatuko

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 21a

Orioko Ikastola aurreko plazara lekualdatuko dute festa gunea. Gainera, aurten, lehenengoz, ez da tiobiborik izango.

(Aiora Larrañaga)

Orioko plaza zabaltzeko eta oinezkoentzako bihurtzeko obrak direla-eta, aurtengo San Nikolas jaietan ez dute plazan kokatuko festa gunea. Hala, Orioko Herri Ikastola aurreko plazara lekualdatuko dituzte ekimen nagusiak. Festa guneari indarra ematea erabaki dute jai batzordeko kideek, kultur eta aisialdi ekitaldien bidez. Horrela, aurten, aurrenekoz, ez da tiobiborik izango. Karpa handi bat jarriko dute jai gunean, eta bertan egongo dira oholtza, txosnak zein musika ekitaldi guztiak.

Aurtengo San Nikolas festen egitarau osoa azaroko lehenengo asteetan jakinaraziko dute batzordeko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide