Plazako obrak direla-eta tokiz aldatuko dituzte Orioko hainbat jarduera

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 16a

Herriko Plaza hesituta eta itxita dago gaur gaurkoz, plaza zabaltzeko eta oinezkoentzako bihurtzeko obrak direla-eta. Hala, bertan egiten diren hainbat jarduera tokiz aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Ostegun goizeko azoka, esaterako, datozen asteotan kiroldegiaren eta Arantzazuko Andra Mariko etxebizitzen artean egingo dela jakinarazi du Orioko Udalak. Aurreko egunetan udaleko ordezkariek bilerak egin dituzte azokako postuak jartzen dituzten merkatariekin, eta hainbat aukera aztertu ondoren, aipatutako tokian egitea adostu dute.

Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak ere erabaki du ostegunetako pentsio duinen aldeko elkarretaratzea Kale Nagusiaren hasier an egitea; Zakilaneko aldapan, hain zuzen ere. Bertan biltzeko hitzordua ohikoa izango da; 18:30etik 18:40era, alegia. Zaharren Babeslekuko taberna itxi egingo dute tarte horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide