Hasi dira Orioko Kofradia zaharreko hormak eraisten

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 9a

Kofradia zaharreko eraikina botatzeko lanak aurrera doaz eta, lan horien barruan, gaur bertan eraikinaren kanpoko hormak eraisten hasi dira. Lanek hiruzpalau egun iraungo dute eta, bitartean, Kofradiaren atzeko oinezko bidea itxita izango da jendearentzat, segurtasunagatik. Behin eraikina eraitsi eta bidea hondakinez garbitu ostean, berriro irekiko da pasaera.

Argazkiak: Intza Unanue Arruabarrena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide