Bihar 'Alzheimerrarekin elkar-bizi' hitzaldia izango da Orioko kultur etxean

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 7a

Afagi elkarteko kideek eta Aldundiak antolatu dute saioa. Antton Elosegik eta Maria Victoria Lucero psikologoak hartuko dute hitza gaurkoan.

Bihar, asteartea, alzheimer gaixotasunaren hitzaldia izango da Orioko kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan, Alzheimerrarekin elkar-bizi izenpean. Afagi elkarteko kideek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute saioa, Gipuzkoa osoan barrena egingo dituzten jardunaldien barruan. Bihar Afagi elkarteko Antton Elosegi eta Maria Victoria Lucero psikologoa izango dira hizlariak.

Iraila amaieran alzheimerraren inguruko informazioa oriotarrei helarazten aritu ziren Afagiko kideak, informazio-mahai baten bidez. Udaletxearen atarian egon ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide