Jardueraz beteta dator udazkena Orion

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 30a

Herriko kolektiboek zein Orioko Udalak osatu dute dagoeneko urrirako eta azarorako egitaraua. Besteak beste, ipuin kontalarien emanaldiak, kontzertuak edota jostailu bilketa izango dira. Hona hemen egitarau bateratua osorik.

Aurten ere ospatuko dute Santa Zezili eguna Orion. (Karkara)

Urria

  • Urriak 5, larunbata. Euskalsurf SUP Race Zirkuitua. Arraun-surf txapelketa eta egun osoko festa.
  • Urriak 8, asteartea. 18:00. Alzheimerrari buruzko hitzaldia kultur etxean, AFAGI elkarteak antolatuta.
  • Urriak 14, astelehena. 18:00. Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa, kultur etxeko areto nagusian. 3-6 urte arteko haurrentzat.
  • Urriak 18, ostirala. 22:00. Gari & Maldanbera taldearen kontzertua, kultur etxean. Sarrerak 10 euro balio du, eta aldez aurretik eskuratu behar da, kultur etxean.
  • Urriak 22, asteartea. 18:00. Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa, kultur etxeko areto nagusian. 5-8 urte arteko haurrentzat.
  • Urriak 26, larunbata. Goiz eta arratsaldez, Heriotzaren eragina haurrengan ikastaroa kultur etxean, Mar Cortina pedagogoaren eskutik. Mandalara elkarteak antolatu du saioa.
  • Asteazkenero. 16:30. Bingoa, kultur etxean.

Azaroa

  • Azaroak 4, astelehena. 18:00. Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa, kultur etxeko areto nagusian. 3-6 urte arteko haurrentzat.
  • Azaroak 10, igandea. 10:30. Hazi banaketa, Herrio natur taldeak antolatuta.
  • Azaroak 14, osteguna. 19:00. Mintzalagun programaren ikasturte hasierako ekitaldia, kultur etxeko areto nagusian.
  • Azaroak 16, larunbata. 22:00. Benito Lertxundiren kontzertua, Karela kiroldegian. Sarrerak 22 euro balio du, eta aldez aurretik eskuratu behar da, Internet bidez (https://entradium.com/es/events/benito-lertxundi-orion).
  • Azaroak 19, asteartea. 18:00. Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa, kultur etxeko areto nagusian. 5-8 urte arteko haurrentzat.
  • Azaroak 20, astezkena. 17:30. Musika Eskolako kideen kalejira, Santa Zezilia dela-eta.
  • Azaroak 29, ostirala. Erabilitako jostailuen bilketa, Herrio natur taldeak antolatuta. 16:00etan Zaragueta eskolan elkartuko dira, eta 16:30ean, ikastolan.
  • Asteazkenero (azaroaren 20an izan ezik). 16:30. Bingoa, kultur etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide