Tonbola jarriko dute bihar Orion, Gazte Festak laguntzeko

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 19a

(Aiora Larrañaga)

Irailaren 27tik 29ra izango dira Orioko 10. Gazte Festak, eta behar ekonomikoei erantzun ahal izateko, antolatzaileek tonbola prestatu dute biharko, ostirala. Herriko saltokiek emandako produktuak zozkatuko dituzte, eta lortutako diruarekin egingo diete aurre jaietako gastuei. 19:30etik 21:00etara izango da tonbola, Orioko plazan.

Bestalde, bertan salduko dituzte hilaren 28ko paella lehiaketarako txartelak, 12 euroan. Paella egiteko osagaiak zein kamiseta bat barnebilduko ditu prezioak. Lehiaketarako txartelen salmenta puntu bakarra izango da biharkoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide