Egurra lantzen eta eskulturak egiten irakasteko hainbat saio eskainiko ditu aurten Antxon Mendizabal Mendik. Urriaren 4an hasita, ostiralero izango dira ikastaroko saioak, Orioko Herri Ikastolako teknologia ikasgelan. 17:00etatik 19:00etara bilduko dira parte hartzaileak.
Izena eman daiteke jada, Ikastolako idazkaritzara bertaratuta, edota 943 834 704 edo 658 710 177 telefono zenbakietara deituta. 35 euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak, eta ikastarorako beharrezkoak izango diren tresnak edota egurra barnebilduko ditu prezioak.