Aurten ere euskal dantza ikastaroa eskainiko dute Orioko Talai-Mendi helduen dantza eskolako kideek. Urriaren 2an izango da aurreneko saioa, eta handik aurrera, asteazkenero elkartuko dira parte hartzaileak, Kosta tailerrean. 18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako ikastaroa da, antolatzaileek azaldu dutenez. Besteak beste, fandangoa, arin-arina, mutxikoak edota Larrain dantza ikasiko dituzte bertaratzen direnek. Hala, "euskal dantzak gustuko dituzten oriotarrak" gonbidatu dituzte ikastarora Talai-Mendikoek.