Abian dira Orioko Kultur Etxe atzeko zorua berritzeko obrak

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 19a

(Karkara)

Aste honetan hasi dira Orioko Kultur Etxearen atzean dagoen plazako zorua berritzeko lanak. Orioko Udalaren aurreikuspenen arabera, hiru aste inguru iraungo dute obrek. Azaldu dute "egoera txarrean" zegoela bertako lurzorua; hala, berria jarriko dute. Ezingo da plaza erabili lanak amaitu bitartean, baina bertatik pasatzeko aukera izango dute herritarrek.

Obren kostuari dagokionez, guztira 24.000 eurokoa izango da. Alde batetik, udalak 4.900 euro ordaindu ditu zoruan jarriko duten material berriarengatik, eta bestetik, Uzkue Eraikuntzak enpresak 19.000 euroan egingo ditu lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide